XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EHIERALARRE

Ezkontze

Berrikitan, gure herritar Martin Chiramberro ezkondu da Mixele Dauriac gazte xarmantarekin, Maulen.

Gero Ameriketan bizi beharrak dira San Francizkon.

Gure goresmenak.

Pilotaz

Aintzineko igandean ginituen gure xapelgoko azken partidak.

Xapeldun agertu dira ontsa izerturik:

Gazteetan: Esponde Azkaratiarra eta Elissalde Raymond, gure herritarra.

Galtzaileak, Auzki eta Camino Arnegitarrak.

Artekoetan: Jean Claude André eta Michel Etchebarne, nausituz Ferdinand Lurot eta Harriet Buztintzekoari, zenbeit pondu bakarrez.

Irabazleak Ahastarrak.

Geienetan: B. Ansola eta J. Apezteguy Ortzaiztarrak irabaziz biziki partida ederraren ondotik Mitxel Madonat Jatsuarrari eta B. Duhalde Suhuskunekoari.

Gora dena eta helduden urte arte.

Bertsolariak

Aurten ere, Salbatorez, maiatzaren 23-an, izanen dugu Eiheralarren usaiako bertsularien eguna.

Egun ederra eta bihotz altxagarria aldi oroz.

Xalbador eta Mattin hemen izanen dira bai eta ere Xanpun, Esponde eta Larre.

Bertsu gaiak orotarik, hunkigarriak eta irri egingarriak.

Ez ahantz eguna.

Lau orenetan: bertsularien besta.

Aratsean, zortzi orenetarik harat, afari bat hauta, bertsu eta kantuekin; denen gidari: Beñat Galtzetaburu.

UREPELE

Sortze

Maiatzaren lehenean jin da mundura Ttamuingo 3-garren alaba, Henriette; bainan zorigaitzez 4-garren egunean hegaldatu da bertze mundura aingeru ttipia.

Ez da dudarik lagunduko dituela bere burasoak zerutik nahigabearen jasaiten.

Eri

Operazione bat eginik Baigorrin, emen da jina bere etxera Maite Arambel Inarabiakoa.

Biziki polliki da, segi dezala ola ola eta azkar.

Ameriketarat

Partitu da oraino Kaliforniarat Pierre Uharriet, Hitutenekoa, bere aurridek bezala sos puska bat egin nahi.

Agian orroituko zira Eskual-Herriaz.moltsa dolarrez aunpatzen duzularik.

Artzainak

Jin dira jin artzainak ere, ahatik hok ez dute aunpatu bainan xurgatu beren moltsa.

Ba, bainan ardiek baliatu baitute, ahatik aro itsa izan dute mendian, ardura sasoin untan den bezala.

Bainan txarraren ondotik beti ona eldu da, har kuraia, artzainak!

Ilabete unen 18-an omen da Marka famatu hura ere, erran nahi baita gizonen besta buru haundiena.

Pentsatzeko da nehork ez duela ahantziko egun ori.

Adorazionea

Nahiz aro itsa ginuen, joan da ederki egun ori, Meza emaile Olhagaray Jaun apeza, aldean zituela Arrosako eta Bidarraiko Eretorak, kantuen gidari Iratchet Aldudeko Erretora.

Gure aldi zen bezala, otoitz egin dugu diosesa guziarentzat iarraikiz jende parrasta bat Meza bezperetan.

F.M.

DONIBANE-GARAZI

Lehengo Nafarraren Adixkideak

Batasun horrek bere usaiako biltzarra egin du maiatzaren lehenean, Jean-Pierre Salaberry jaun buruzagiaren inguruan.

Hitz hunkigarriz aipatu ditu jaun horrek undar biltzarraz geroztik hil izan diren lagunak, hala nola Elissabide, Louis Etcheverry, Arnaud Bourdette eta Teillagorry anderea.

Goretsi ditu ere zerbait aipamen haundi ukan dituztenak, Narbaitz kalonjea, Louis Sagardoy, Eugène Goyeneche, Michel Inchauspé eta Michel Chabagno.

Azken hunek eskuratu izan du Madriletik español Mérite civil delakoa, hain funtski lanean ari delakotz Aldudetik Iruñerat doan bide berriari buruz.

Sallaberry jaunak erran du zer bilatzen duten Lehengo Nafarraren adixkidek eta zer egin duten orai artio.

Ohidurak eta ixtorioko gertakariak hobeki miatuz, bi Nafarren arteko anaitasuna azkartuz joaiten ahal ditake.

Karia hortara bada urte guziz erakuste haundi bat Santiagoko beilariez, heiek hemendik gaindi baitzuten beren bidea duela zonbeit mende.

Udatiarrek badute hor nun zer ikus eta ikas.

Ainitz jende heldu da Donibanerat, udaz bestalde.

Iruñen eta Zaragozan edo Huescan zerbait biltzar haundi delarik, hunaraino heldu dira ehunka eta Nafarraren adixkideri esker hiriko edergailuak hobeki ezagutzen dituzte.

Denek badakite Donibane eta Estella bortz urte huntan anaiak bezala direla.

Hemendik, Goyeneche, Sallaberry eta Ocaña jaunak izan dira ardura Estellan mintzaldi egiten eta potret erakusten.

Egun jin zauku Estella-tar abokat aipatu bat, Eraso Gutierrez jauna, bere hiriaz mintzatzera.

Zer nahi potret miresgarri agertu dauzkigu zinema gisa.

Urte guziz Estellan bada egun berezi bat Donibandarrendako, eta halaber Donibanek ongi etorri hoberena diote Estellako jenderi agorrilako pestakari.

Bi hiritan bada orduan alegrantzia eta adixkidetasun.

Geroxago, Emile Etchebarne jaunak eman dauku batasuneko moltsaren berri, eta hau azkar izanki.

Durquet andereak, buruzagi ordainak, frango xehetasun eman ditu batasunaren laguntzaz han hemenka beharretan diren obrentzat, hala nola Alzietako eta Haranbeltzeko kaperentzat, Donazaharren erromano mendixkan hasiak diren lanentzat.

Charles Iriart, Barthaburu, Escande eta Hurmic jaunek beren pentsatzeko manerak agertu dituzte gai ainitzeri buruz, ez baigira segur enoatu heieri beha.

Cabillon Bidarraiko jaun merak bere herriko elizan egin diren lanak aipatu ditu, ezen lehengo denboretan Orreagako ospitaleak zuen beretzat eliza hori, bertze ainitz bezala.

Azkenean, Sallaberry jaunak erran dauku nola uzten duen president-goa, osagarriak ez baitu laguntzen.

Penarekin ikusten dugu jaun maitagarri hori poxi bat urruntzen, hain delakotz jendekina eta argitua.

Diario de Navarra Iruñeko kasetak erran ditu xeheki jaun horren mereximenduak.

Agian segituko ahal du hain ongi hasi ildoa, bazterretik bada ere.

Durquet anderea ezarri dute president-goan Aspaldian ezagutua bai hemen, bai Nafarran, segur gira lan onik eginen duela orai artio bezala.

Jadanik ainitz xede baditu bereziki eskuararen gainean.

Bazkal ondoan joan gira, Hurmic jaun medikuak gomitaturik, Izpura Larreko gazteluaren ikustera.

Zer gauzak eta zoin ongi asmatuak, ohiduren adixkide bati doakon bezala!

Aipatu dugun Eraso Gutierrez jaunak zuen gero bere mintzaldi pollita.

Hortan joan gira zoin gure herritarat, egun xoragarri bat pasaturik eta bihotzean gure arbasoen irriño batekin, heiek egin baitute guk ezagutu nahi dugun Nafarra ederra.

E.J.B.

HELETA

Heriotze

Pierre Olhats Xixtelako nagusia pausatu da joan den astean burutik behera jina zaion gaitzaren ondotik.

56 urte zituen: gizon langilea, ainhitz ikusi duena bere bizian.

Uzten du alharguntsa bi nexka ttipirekin.

Gure dolumin bizienak heriotze horrek joiten dituen guzier.

Arropa hartze

Larunbat aratsaldean, Baionako Semenarioan, arropa hartzea zen.

Gure herritar J.- Pierre Etcheverry Agerrekoak hartu du sotana.

Gure goresmenak J.- Pierre-ri eta zor dugu otoitz bat indar urteak semenarioan iragan ditzan kuraie eta fede handirekin.

Norena da?

Heleta inguruan bada harrapaturik balio handiko arrosario pare bat.

Fraide edo serora zonbaitenak ditazke.

Galda: Darraampiuml;dou Jean, Hélette.

HERRITARRA.

BAIGORRI

Etsaminak

Gure herritar lau gaztek pasatu dute laborantxako etsamina ( B.A.A.): Jean-Louis Arretche, Roger Arreguy, Jean François Tambourin, Victor Mindiville.Bertzalde, François Garaicotchea, Suilarrekoak pasatu du airez aire hargintzako C.A.P.-a, Baionako F.P.A.-n.

Gure konplimenduak har ditzatela.

BIDARRAI

Pesta

Salbatore aratsaldean, pilota partida ederra ukanen dugu: Behengaray - Bidabé, Garat Etchemendy-ren kontra.

Horiek hasi aintzin, ikusiko ditugu ere herritar gazte zonbait, biharko gure xapeldunak.

IHOLDI

Kermeza Salbatorez

Abiadura gaitza du kermezak.

Lau orenetan haste: izanen da ainitz josteta mota, zernahi gauzaren irabazteko mentura, eta zortzi orenetarik goiti afariak: jateko onak eta ausarki, eta denak aterbean: euri ala atheri, jin beraz Iholdirat.

AIHERRA

Primaderako besta

Jadanik azken urte hautan egin izan den bezala, gure gazteriak moldatzen dauku helduden igandean Primaderako Besta, Auchotean.

Huna zertsu izanen den:

Goizean 11 orenetan: Birletako Konkurra, sari ainhitzekin.

Aratsaldean, 4 edo 5 orenetarik goiti, bai eta aratsean, Mimi eta haren lagunek jantzaraziko dituzte zahar eta gazte, beren aire ederrekin.

Izanen ere da aratsean afaltzeko manera Auchotean, eta aditu dugunaz segurik, izanen omen dira jateko, bertzeak bertze, aingira batzu ahotik ezin utziak.

Hea, hea, gauza onak maite dituzten Hazpandar horiek?...

Auzo herritar zahar eta gazte guziak gomit zirezte heldu den igande Maiatzaren 19-ean Auchoteirat, gure gaztek eginen dautzuete ongi ethorri hoberena.

Bozak

Iragan igandean gintuen René Ospital, gure Jaun Auzapez zenaren ordainaren hautatzeko bozak.

Huna nola iragan diren gure herrian.

Boz emaileak: 461. - Bozak bali: 457. - Ardietsi:

Eyherabide: 236 - Haram boure: 196 - Fagniez: 17 - Pagola: 5 - Daudignon: 3.

Hemengo araberan iragan izan balire bertze herrietan, akabatua izanen zen.

Bainan meleruski, helduden igandean berriz haste dugu.

Aihertarrentzat, eginbidea bete errexa izanen da.

ARMENDARITZE

Orotarik

Bi sortze Bernard Michel Curutchet Biena-nian eta Anne-Marie Garat Kurutchet-an.

Hil bat: Catherine Arbeletche, Etchenikiakoa.

Eri zonbeit: heietan manera bereziz Marie-Louise Urruty, Elizagaraykoa.

Konplimendu batzuer, dolumin bertzeer.

Pilota

Igande huntan, pilota partida handia badukegu:

Etchart - Bidabé alde batetik, eta Etchegoin - Mayté Haramboure bertzetik.

Ziberoa

GAME-ZIHIGA

Hiltze

Azken hilabete huntan, bi jente xahar galdû dûtûgû gure herrian, lauetan hogei eta hamarna urthe beren etxetan igaranik.

Lehenik Phetti Lazkarai, elizako lehen aizua, 92 urthetan.

Berrogei urthez zeiñû zaiñ izanik hortakotz Mgr Terrier, jaun aphezkûpiak eman zeion diosesako medella parropiako jente hanitxentako jo dû arrapikû edo hil zeinû; berari aldiz zeiñû herotsik gabe juan behartû zaio, aste saintûko egûn handiak beitziren.